Cabecera X-Lan

BERME KOMERTZIALA

Gesti贸n X-LAN Inform谩tica,S.A.-k, produktuak akatsik gabe daudela bermatzen du, hauetan, fabrikanteak eskeinitako ezaugarri guztiak ez betetzea ere sartzen delarik.

Kontrakoa idatziz sinatzen ez bada, Gesti贸n X-LAN Inform谩tica,S.A.-ren berme beharrek bi urteko muga dute. Eskubide hau, bezeroak azaldu beharko du erosketa faktura edota berme zertifikatuaren bitartez.

Bermea beti betetzen da, Gesti贸n X-LAN Inform谩tica,S.A.-ren instalakuntzetan kontrakoa sinatu ez den bitartean.

Arazoren batengatik, zaharkituriko produkturen bat jada merkatuan ez dauden produktuak badira, Gesti贸n X-LAN Inform芒tica,S.A. berme barnean dagoen produktua aldatzeko, konpontzeko edota ordaintzeko aukera izango du.

Bermeak ez du baliorik izango:

  • Bezeroak edo beste norbaitek instalakuntza, mantenimendu, konponketa edota erabilera okerren bat egin badu. Gesti贸n X-LAN Inform谩tica,S.A.-ko zerbitzu teknikokoa ez den beste norbaitek ekipoa konpontzen saiatzeak edota eraldatzeak bermea ezeztatzen du.
  • Besteren bati erositako periferiko edota beste elementuen instalakuntzen ondorion sortutako arazoak badaude.Software ez egoki, birus informatiko, datu galera eta errekuperaketa motako arazoak ez daude bermearen barne. Kasuak kasu, bezeroaren ardura da datuen kopiak izatea.
  • Ezegokiak diren inguruetan kokaturik dauden ekipoak badira, hots, hezetasun, gazitasun, zikintasun edota bero ikaragarrika dauden tokietan. Baldintza hauek kalteak sortzen dituzte ekipoetan.
  • Arazo elektriko, tentsio piko, ekaitz, etab-rek sorturiko arazoak badira.
  • Higaduraz, kolpeez, erabilera oker, erorketa, zikintasun edota produktuaren erabilera normaletik at dagoen beste edozein egoerak sorturiko arazoa bada. Kasu hauetan, ohiko tarifa ezarriko da.
  • Garraio edota enbalaje ezegoki edota kausa katastrofikoek (sua, uholdeak) edota ingurugiro atmosferiko ikaragarriek sorturiko arazoak badira.

Bermeak barne hartzen du:

  • Hondatutako piezaren aldaketa edo konponketa.
  • Bermearen barne dauden produktuen doainiko bizilekuan bilketa eta entrega.
  • Ekipoen entregatik hurrengo 15 egunetara.

Bermeak ez du barne hartzen:

  • Datuen, sistema eragile eta programen berreskuraketa. Bezeroaren ardura da datuen, sistema eragilearen eta programen mantenimendua.
  • Ordenagailuaren barne dauden datuak ez dira kontuan edukiko produktuaren konponketa fisikoa egiterakoan, hau ere aplikagarri izango da programa originalen kasuan .
  • Bezeroaren etzebizitzara joan-etorria.

Kasu hauetan, zerbitzu teknikoaren tarifa ezarriko da.

PERIFERIKOEN ETA BESTE MARKAKO ORDENAGAILUEN BERMEA.

Kanpo periferikoak, hau da, monitoreak, imprimagailuak, eskanerrak, kanpoko modem-ak etab. fabrikatzailearen bermearen epeen arabera mugitu dira hauen ebazpenetan, hauek konponketak edota ordaintzeak direlarik.

Horietariko gehiengoak, azken bezeroarekiko atentzio zuzena dute fabrikanteengandik. Hala ere, zeure lasaitasun eta erosotasunerako, X-LAN-ek tramite guztia egingo du inolako kostu extrarik gabe. Erantzun epeak fabrikantearen gauza dira.

ORDENAGAILU ERAMANGARRIAK.

Bermearen barne dauden ordenagailu eramangarri guztiak fabrikatzaileari bidaliko dira konpontzeko. Konponketaren epea fabrikatzailearen ardura da.

KONPONKETAK ETA ABISUAK.

Konponketak 3 hilabeteko bermea izango dute.
Hondaketa ez badago begiztatuta bermearen baldintzetan, zerbitzu teknikoaren tarifa ezarriko da.

ERABILITAKO EKIPAMENDUA

Erabilitako ekipamendua 6 hilabeteko bermea dute.

X-LanGESTI脫N X-LAN INFORM脕TICA S.A.
Zuatzu kalea, 1 - Edif. Ul铆a, planta baja local 2
20.018 San Sebasti谩n (GUIP脷ZCOA)
Telefonoa: 943 - 31 02 23
902 - 16 03 18
E-mail: info@xlan.com
Microsoft Certified Professional Intel Technology Provider Logo ISO
2011 漏 Todos los derechos reservados Gesti贸n X-LAN inform谩tica S.A.